HEZUR BERRIAK
Bertso saio literarioa
HEZUR BERRIAK

Bertso saio literarioa. Ane Labaka Mayoz idazlearen gidaritzapean ariko dira kantuan Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran bertsolariak. Musikatzeaz, berriz, Ines Osinaga arduratuko da.
ARTE HARTZE ZIKLOA
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 19, igandea/ 18:00
📍 LEKUA:
Aiaraldea Ekintzen Faktorian
🎫 Sarrera bidezko jarduera
Ez-bazkideek 15€
Bazkideek 13€
Ikasle eta langabeek 10€
INFORMAZIO GEHIAGO
Bertso saio literarioa
Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak
tartekatuko dira. Hezur berriak poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta eta amatasunaren
ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu.
Testuekin eta gaiekin: Ane Labaka
Musikan: Ines Osinaga
Kantuan: Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..
BIDEOA
LOTUTAKO GERTAKIZUNAK: