HARRIMENA LANTZEKO ARIKETAK
Antzerki saioa
Harrimena lantzeko ariketak
Edu Zelaietak ALEA aldizkarirako idatzitako abentura literario batetik sortua, antzezlanak eszenatokietara egin du jauzi, ulertezina bizi eta absurduaren botere eraldatzailea deskubritzera gonbidatzeko.
ANTZERKIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Otsailak 8 / 19:00
📍 LEKUA: Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
BAZKIDEEK 13€ // EZ-BAZKIDEEK 15€
INFORMAZIO GEHIAGO
Zer? Oraindik ez gara harriak. Bai? Guau!
Harritzeko ahalmena galdu dela dirudien errealitate batean, obra honek hura bilatzera gonbidatzen gaitu. Becketten sinpletasun paradoxikoan eta Pessoaren begirada poetikoan inspiratuta, ziurgabetasun giro bat sortzen du piezak, eta hortik sortzen da benetako harridura.
Talde tekniko-artistikoa:
· Dramaturgia / Dramaturgia: Edu Zelaieta eta Kepa Errasti
· Zuzendaritza artistikoa/ Dirección artística: Kepa Errasti eta Josune Velez de Mendizabal
· Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudantía de dirección: Beatriz Rodriguez Morgado
· Antzezleak / Intérpretes: Josune Velez de Mendizabal, Adur Ballarin eta Eihara Fernandez de Larrea
· Argiztapen diseinua eta argien teknika / Diseño de iluminación y técnica de luces: Beñat Gorroño
· Ekoizpena / Producción: Beatriz Rodriguez Morgado
☎️ HARREMANETARAKO
Harremanetarako telefono eta whatsapp zenbakia (Kultura): 633 51 73 83
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..