GAZTE-GAZTEAK JARDUNALDIAK

Jardunaldiak

Registrations are closed

GAZTE-GAZTEAK JARDUNALDIAK


Etorkizunari begira, Aiaraldeako gazteriarentzat bideratutako jarduerak
eta ekitaldiak eraiki eta antolatu nahiko genituzke zuekin batera,
baina horretarako lehenengo pausua elkar ezagutzeko eta entzuteko aukera izatea da!

 

ADINA: 14-18

Ekintza garatuko da Aiaraldea Ekintzen Faktoria


EGITARAUA:

16.00- 17.00 ELKAR EZAGUTZEKO DINAMIKAK
17.00-19.30 HAUSNAR- TXOKOAK
19.30 AISIALDIA, MERIENDA ETA MUSIKA


Zergatik Gazte- gazteak jardunaldiak?

Badakigu askotan gazteak helduek zuzendutako mundu batetik deskonektatuta sentitzen garela, eta gure iritziak eta ikuspuntuak ez direla behar adina entzuten.  Baina jakina da potentzialitate, ahalduntze eta irudimen gaitasuna badugula. Horregatik, guretzat, zuentzat eta zuek zuzendutako gune bat sortu nahi dugu, zuen ideiak eta ekarpenak izango baitira jardueren protagonistak. Zuen kezkak, ametsak, etorkizunerako ideiak eta gustuak entzun nahi ditugu. Uste dugu garrantzitsua dela giro osasuntsua eta segurua eraikitzea, bakoitza eroso senti dadin eta euskaratik eta euskaraz lan egin ahal izateko; horregatik, giro inklusiboa eta guztiekiko errespetuzkoa ziurtatuko dugu. Beraz, 14-18 urteko gazteentzat sortutako jardunaldiak eramango ditugu aurrera, ekintza eta hausnar txoko desberdinez osatutako egitarauarekin!

Jardunaldi hauetan, zuen iritziak partekatzeko eta entzunak izateko aukera izateaz gain, zuen antzeko interesak dituzten beste gazte batzuk ere ezagutzeko aukera izango duzue. 

HONEN ATZEAN LANEAN DAGOEN TALDEA:

Miren, Nerea, Maddi eta Izaro

Kontaktua: 633 517 383

 






Date & Time
igandea
2023(e)ko ekainaren 4(a)
16:00 23:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.