Kontseiluak Euskal Herri luze-zabaleko euskaltzaleak deitu ditu Iruñean ekainaren 13an antolatutako EUSKALTZALEON MARTXAra. Aiaraldetik ere, ahal beste euskaltzale Iruñeara hurbiltzeko asmoz, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak autobusak antolatu ditu. Autobusak goizean aterako dira, Iruñean egun pasa egiteko asmoz.
IBILBIDEA eta ORDUTEGIAK: - ARETAn, parkearen aurrean, 09:30ean - LAUDIOn, Institutuaren aurrean, 10:00etan. - AMURRIOn, Antzokiaren aurrean, 10:15ean - MURGIAn, Udaletxearen aurrean 10:40ean
ITZULERA: 20:00etan aterako dira Iruñeatik.
SALMENTA PUNTUAK
Autobus txartelaren prezioa 18 eurokoa da (bai, asko garestitu da garraioa azkenaldian). Txartelak salgai egongo dira ekainaren 10era arte, asteazkena.. ONLINE SALMENTA: Webgune honetan bertan erosi dezakezu txartela,ERREGISTRATU botoian klikatuz.
☎️ HARREMANETARAKO:
Edozein zalantza duzula, jar zaitez gurekin harremanetan telefono zenbaki honten: 722 84 67 62