ESNATU NAIZ kabareta

Bidaltzailea 4,55 € to 6,36 €
Tickets ×
BAZKIDEENTZAKO SARRERA
5,01 € 4.55 EUR
EZ-BAZKIDEENTZAKO SARRERA
7,00 € 6.36 EUR

ESNATU NAIZ KABARETA. Abenduak 10, barikua, 20:30ean


Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek trans kolektiboko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

Emanaldia 20:30ean hasiko da.

AFALTZEKO AUKERA: Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 5 € // Ez Bazkideak: 7 



Beyoncé izan nahi duen baserritarra

Ideia hori buruan zuela hasi zen Andoni egitasmo honi forma ematen 2018an. Hasiera batean antzerki obra baten gidoia zirudien, baina idazketa prozesuan aurrera egin ahala, dantzak eta musikak pisu handiagoa hartu zuten. Gidoiaren lehen bertsioa 2019ko urtarrilaren 1ean amaitu zuen. Ordurako argi zuen obra idazteaz gain, taularatzeko gogo handia zuela eta horretarako norbaiten laguntza beharko zuela. Eta Amancay Gaztañagak eskaini zion behar zuen babesa egitasmo hori errealitate bihurtzeko.


Lantzen dituen gaiak

Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? Beste modu batean galdetuta: gure nahiek, beharrek eta ametsek zer leku dute gure egunerokoan?

Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sormena, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egiten du kabaretak.

Fitxa artistikoa

  • IZENBURUA: Esnatu Naiz

  • IDEIA, GIDOIA ETA ZUZENDARITZA: Andoni Mutiloa

  • AHOLKULARITZA ETA KANPO BEGIRADA: Amancay Gaztañaga

  • ARTISTA: Andoni Mutiloa

  • MUGIMENDU ZUZENDARITZA: Eneko Balerdi

  • EKOIZPENA: Elur Etxea

  • NORI ZUZENDUTA: Ikusle helduak

  • IRAUPENA: Bertsio laburra: 37 minutu / Bertsio luzea: 50 minutu

  • HIZKUNTZA: Euskara

Emanaldiaren babesleak







Date & Time
ostirala
2021(e)ko abenduaren 10(a)
20:30 22:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54 // 688 64 79 42
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54 // 688 64 79 42
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.