ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA, antzerkia eta txokolatea zikloa
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA. Maite Aizpurua Olaizola [ANTZERKIA eta TXOKOLATEA]. Azaroak 07, domeka.
Emanaldia 18:00etan hasiko da.
SARRERAK:
Ikasle eta langabetuak: 7,5 €
Faktoriako Bazkideak: 10 €
Ez Bazkideak: 12 €
Antzerkia eta Txokolatea zikloko 4 saioetarako bonoa ere salgai:
Ikasle eta langabetuak: 25 €
Faktoriako Bazkideak: 36 €
Ez Bazkideak: 40 €
ANTZERKIA ETA TXOKOLATEA ZIKLOA
Antzerkira joateko ohitura gutxi dugu inguruotan, are eta gutxiago euskarazko antzerkia kontsumitzeko. Ziklo honen helburua da Aiaraldeko herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango dugu Faktorian.
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
SINOPSIA
Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen
antzerki-performanzea da honakoa.Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada.
Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.
FITXA ARTISTIKOA
Sorkuntza eta interpretazioa: Maite Aizpurua Olaizola
Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro Larrea
Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet
Trailerra: Zazpi t´erdi
Teaserra eta difusiorako argazkiak: Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)
Musika “Mozarten bibolin kontzertua 3.zk.” (moldaketa): Asier Renteria