ENPLEGO ZORIONTSUAGO BAT
Gabriel Arestiren kantuak eta poemak
Registrations are closed
Sare
ENPLEGO ZORIONTSUAGO BATGabriel Arestiren kantuak eta poemak
Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugun zer esaten duten ikusten ere. Eta, paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea. Gaur. Haren poemak eta haren kantuak eskainiko dituzte horretarako, euren ikuspegia ere aurkeztuz.
Sarrera doakoa eta librea da.
18.00etan ekitaldia. 17.30 ate irekiera.
Sarrera doakoa eta librea da.
18.00etan ekitaldia. 17.30 ate irekiera.
Sortzaileak

Iñigo Astiz
Idazlea
Publikazioetako batzuk: Joemak eta polasak, Kixotenean, Ez duzu abusatuko, Kixkur eta pinttoren arreba, Haserrea.

18.00etan
Ate irekiera 17.30etan