BONOA EMAKUME SORTZAILEEN ZIKLOA

POESIA ETA MUSIKA

Registrations are closed

 
IRAILAK 30/20.00
KILIMATERIOA
BAKARRIZKETA ETA BERTSOLARITZA
Kaitin Allende, Oihane Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarra

Kaitin Allendek sortutako "Klimaxetik kilimaterioa eta buelta" (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea) bakarrizketatik sortu da KILIMATERIOA.
Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioa/ menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu. Kilimaterioak edo menopausiak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari den emakumearen ibilerak kontatzen ditu bakarrizketa honek. Oraingo honetan Bakarrizketa eta Bertsoak uztartuko ditu. Emakumeak oholtza gainean, sortzaileak eta bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta.
URRIAK 22/21.00
HABIA
KONTZERTUA
Sarrera indibidualak erosteko-> HABIAK | Faktoria
Hiru hari eta hiru ahots batera. Tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak jotzen dituzte eta taldearen musika entzutean mundua mugimenduan eta jendeen soinua hurbiletik sentitzen dugu. Kafira batean bagina bezala, amaren besoetan lokartzen ginelarik bezala. Egoera biziki berezi horretan gizadiaren barnatasunean murgiltzeko. Animalia naiz eta hirukote honen lehen lana, 2021ean argitaratua.

AZAROAK 6/17.30
PIZTU! EmakumeON energia
HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA
Eidabe
Sarrera indibidualak erosteko-> 
PIZTU! EmakumeON energia | Faktoria
Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbidetuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

AZAROAK 11 /20.00
EMAKUMEAK
DANTZA GARAIKIDEA
Node
Sarrera indibidualak erosteko-> EMAKUMEAK | Faktoria

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Inposatutako bidaia bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean, amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat. 

AZAROAK 27/ 18.00
MATRIUSKA
ANTZERKIA
Ttak Teatroa eta Kamikaz kolektiboa
Sarrera indibidualak erosteko-> MATRIUSKA | Faktoria
Bi zientzialari ikerkuntza betean murgildurik. Sakonera iristeko beharrak ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko dituEz dago atzera bueltarik

ABENDUAK 16/21.00
BEGIAK ZERUMUGAN
POESIA ETA MUSIKA 
Miren Agur Meabe eta Dana Moya
Sarrera indibidualak erosteko->  BEGIAK ZERUMUGAN | Faktoria

Bidai musikal poetiko bat eskeiniko dute "Begiak Zerumugan" lanetik abiatuta. Izan ere, begiak hortximugan edukitzeak geure bizi taupadari kasu egitea dakar, gure izarrari jarraitzea, bizitzeko gogoa mimatzea, kopeta altxatzea eta oinez ibiltzea.


ABENDUAK 30/ 20.00
AIARALDEKO EMAKUME* SORTZAILEEN IKUSKIZUNA
DIZIPLINA ARTEKOA 

Arte diziplina ezberdineko emakume sortzailea eta emakume talde ezberdinen artean sortzen ari da ikuskizuna. Oinarrian, gogoak, elkarbizitza eta zaintza daude. Ikuskizunaren bitartez emakumeen barne-munduan murgilduko gara.


Afaltzeko aukera: 
Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da.
Erreserba: 688 64 79 42

FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik
webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu:
"Saioa hasi". 
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan: 
 688 64 79 42 telefonoan gaude.

Date & Time
ostirala
2022(e)ko irailaren 30(a)
Start - 20:00
ostirala
2022(e)ko abenduaren 30(a)
End - 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.