BIZILAGUNAK EKIMENA: Mahaiaren bueltan elkar-ezagutzen

Registrations are closed
Igande honetan, azaroak 19, Bizilagunak ekimena egingo da Laudioko Faktorian. Jatorri ezberdinetako haur, gazte eta helduak Faktorian batuko gara elkar-ezagutzeko eta norberak etxetik ekarritakoarekin, elkarrekin bazkaltzeko.
Ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, zure lagunekin, zure familiarekin edo zu zeu bakarrik Bizilagunak  ekimenean parte hartzera!


Igandean 11:30ean ekingo diogu egunari eta 16:30ak arte luzatuko da egitaraua.  
  • Elkar-ezagutzeko tartea hartuko dugu lehenik, denok elkarrekin. 
  • Gero haurrek munduko jolasak, kantak eta dantzak landuko dituzte jolasean.  
  • Bazkaltzera eseri baino lehen, nor bere kulturako dantzak, abestiak edo musika besteoi erakusteko aukera izango du oholtzan, eta gero bai,
  • Bazkaria: Munduko herrialde ezberdinetako jakietaz elkarrekin gozatzeko aukera izango dugu.

Izena emateko epea ostiralean amaituko da.

Adieraziguzu mesedez, zenbat heldu etorriko zareten, zenbat haur eta euren adina, eta ea konpartitzeko zure jaki kuttunik ekartzerik izango duzun (ezin baduzu ezer ekarri, ez kezkatu, denontzako jana egongo baita Faktorian).

 
 

 
 




Date & Time
igandea
2023(e)ko azaroaren 19(a)
11:30 16:30 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.