BIDEOPODSCAT eta IRRATIGINTZA Hitzaren Atelierra 2024-2025

Atera lotsa eta egin klik bideopodscatekin

Bidaltzailea 13,64 € to 18,18 €
  ×
Deskontua berezia (langabeak, errenta zailtasunak dituztenentzat...)
15,00 € 13.64 EUR
Prezio orokorra
20,00 € 18.18 EUR

 AZALPENA

Aurkezten dugun Atelierrak harreman handia duten bi baliabide teknologikoen ezagutzan jartzen du fokoa. Alde batetik irratigintza landuko da eta bestetik bideopodscatsak.

Bi hezitzaile saltserok dinamizatuko dute tailerra, atzetik Aiaraldea Komunikabidearen profesionalak dituztelarik baliabide teknikoen jakintza erakutziz.


Irratigintzaren saioetan, ahozkotasuna, gidoigintza eta irrati batek atzetik dituen baliabide teknologiko guztiak ezagutzeko aukera izango dugu. Lantaldean irrati saio bat zelan sortzen den ikasiko dugu hasieratik bukerara. Saio bakoitzean atal bati garrantzia emanez, gidoia, musika, ahozko adierazpena...

Bideopodscastetan aldiz gorputz adierazpenari emango diogu garrantzia ere. Kasu honetan bideogintzaz eta edizio digitalaren inguruan ere ikasteko aukera izango dugu.

Atelierraren helburua nerabeek saio oso bat zelan sortzen den ikastea da eta saioak sortzea. Horrela nerabeek nerabeentzako euskarazko baliabideak sortuko dituzte.


HEZITZAILEA

IZARO FONBELLIDA eta MADDI SAUTUA

Bi hezitzaile saltsero dira. Nerabeekin konektatzeko arazorik izango ez dutena. Asialdian hainbat esperientzia dituztenak eta irratsaio zein bideopodskats ezberdinetan parte hartu izan dute.

AIARALDEA KOMUNIKABIDEA

Aiaraldea komunikabidearen lantalde osoa Atelier honetara lotuta egongo da. Gure soinu teknikaria, ikus-entzunezko arduraduna, zein kazetariek arlo teorikotik laguntza eskainiko dute.

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Astelehenero, 18:15-19:15.  

Irailak 30etik ekainaren 16ra


Matrikulazioa

Plazaren erreserba egiteko, hilabete bateko kuota ordaindu beharko da, izena ematearekiko konpromisoa bermatzeko.


Prezioa

Prezio orokorra: 20€/ hilabete.

Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 15€/hilabete.

Ekonomikoki prekarioa (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat:  15€/ hilabete.


Norentzat

2015an jaioetatik 2010en jaioetara


Oharrak

*  Toki kopurua: 10-13, giro lasai batean sortzeko. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (irailaren 30etik ekainaren 16ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke. Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
**** Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko.
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

kokoriko@aiaraldea.eus

722 22 75 32 (Aritz)

Date & Time
astelehena
2024(e)ko irailaren 30(a)
15:30 17:30 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.