BI ZALDI KONTZERTUAN

Registrations are closed

BI ZALDI, kontzertuan.  Azaroak 13, zapatua.

Bi Zaldi 2014ean Zaldibin sortutako taldea da, Gartxot Unsain Letonak (ahotsa) eta Beñat Antxustegi Goikoetxetak (ahotsa eta gitarra) osatu zuten hasiera batean, 2016ean Eneko Sierra Lataillade batu zen arte. 

Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

SARRERA DOAN.



BI ZALDIZ GEHIAGO

Lehenik  mundu mailako hit-ak euskaratzen hasi eta bertsio adina kontzertu eskaini zituzten Euskal Herriko zenbait txokotan. 2016. urteaz geroztik euren kantuak sortu eta grabatzeari ekin zioten, beti ere, hasierako goxotasun eta harmoniaren lanketari helduz. 

Emaitza “Lo zena” izeneko lehen disko hau da, 2020. urtean, Alberto Lizarralde lagunak produzitutako 10 abestiko bilduma, 2021. urtean kaleratuko dena.

Diskoaren deskribapena.

2016 eta 2021 artean sortu, grabatu, landu eta nahastu dira “Lo zena” osatzen duten kantuak. Hego-ameriketara egindako bidai batean idatzitako hitzek 30 urte inguruko gazte baten ardura existentzialak azaleratzen dituzte, iragana eta etorkizunaren kontzeptuak, hutsunearen sentsazioa, tristura zein alaitasunaren gailurrak... 

10 kanta eta 5 miniaturaz osatutako diskoa. Mimoz eta patxadaz ondutako musika,  bihotzeraino iritsi nahi duen proposamena. 


Date & Time
larunbata
2021(e)ko azaroaren 13(a)
20:30 23:30 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.