BERTSO SAIOA: II. SEÑORA SARIKETA, bigarren kanporaketa.

UDALEKUAK

BERTSO SAIOA: II. SEÑORA SARIKETA, bigarren kanporaketa.  Maiatzak 21, zapatua, 18:00etan. .

Hendaian izango da egun horretan lehen kanporaketa eta bigarrena Laudion maiatzaren 21ean. Finala ekainaren 4an izango da Leitzan. Bertsozale Elkartea egitasmoaren laguntzailea da.

Iaz antolatu zen lehen Señora Sariketa hainbat bertsolari eta bertsozale feministaren eskutik, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Aurten bigarrenez antolatu da, eta maiatzaren 14an hasiko da Hendaian.

Lehen kanporaketa izango da Hendaiakoa, eta bigarrena maiatzaren 21ean jokatuko da Laudion. Azkenik, ekainaren 4an izango da final handia Leitzan. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

Hamalau bertsolarik hartuko dute parte. Lehen kanporaketan, Amaia Iturriotz EtxanizAner EuzkitzeEkhiñe Zapiain ArlegiIrati Alcantarilla UrdanpilletaJosune Aramendi Perez eta Paule Loizaga Legarra ariko dira kantuan. Hendaiako Enbata gaztetxean izango da saioa, 17:00etan.

Eskuratu sarrerak hemen

Bigarren kanporaketan, Andere Arriolabengoa BengoaAne Beloki LopezAne Labaka MaiozIrati Anda VillanuevaLeire Vargas Nieto eta Sarai Robles Vitas izango dira Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktoriako oholtzan, 18:00etatik aurrera.

Finala Leitzako Herri Aretoan izango da, 17:00etan. Kanporaketa bakoitzetik sailkatutako bi bertsolariek abestuko dute, baita gonbidatu bereziak diren bi "señorek" ere; eguna iritsi aurretik iragarriko dira ohorezko bi parte-hartzaile horiek nortzuk diren.

Emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoaz gain, belaunaldien arteko aliantzak sendotzeko heburua ere badu Señora Sariketak, ahalduntze kolektiboaren bidetik, eta, beti ere, lurraldetasuna aintzat hartuta.

Lehen Señora Sariketan bezala, Bertsozale Elkartea ere laguntzaile izango da bigarren honetan.



Date & Time
larunbata
2022(e)ko maiatzaren 21(a)
18:00 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.