BERBALDIA: BASOGINTZA EREDUA AZTERGAI

Registrations are closed
Basogintza ereduari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Uhandre Amurrioko baso biziak plataformak, Aiaraldea komunikabidearekin elkarlanean. 

Basogintza ereduari buruzko jardunaldiak egongo dira ostegun honetan -ekainak 10- Faktorian. 19:30ean hasiko da solasaldi sorta. Aitor Larrañaga izango da hitza hartzen lehena. EHUko Landare eta Biologia Departamentuko irakasleak eukaliptoaren landaketen ingurumen ondorioak izango ditu hizpide. 

Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoak hartuko dute hitza jarraian. Tantai baso jabe kooperatibaren nondik norakoak azalduko dituzte. 

Itsasondoko alkateak -Iñaki Aizpuru- izango da hitza hartzen azkena. Udalerri horretako basogintza esperientziaren nondik norakoak kontatuko ditu.

Zuzenean Aiaraldea.eus atarian

Uhandre Amurrioko baso biziak plataformak antolatu ditu jardunaldiak, Aiaraldea Komunikabidearekin elkarlanean. Hedabideak zuzenean emitituko ditu jardunaldiak Aiaraldea.eus atarian.
 


 
  
 
 
Date & Time
osteguna
2021(e)ko ekainaren 10(a)
19:30 20:30 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

HEDABIDEA

+34 946 56 85 54
+34 688 62 59 00
harremanak@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.