Baserriak Zuzenean! Igor Arzuaga eta lagunak - Albitzuko Itxinapeko okela
Baserriak Zuzenean! Igor Arzuaga eta lagunak - Albitzuko Itxinapeko okela
Urriak 02, domeka, 12:30ean
Gure abeltzainak eta nekazariak ezagutu eta kulturaren hari ederrarekin josteko ekimena da "Kultur Baserria". Ekoizleak euren baserrietan bisitatu, euren lan egiteko modua zein filosofia bertatik-bertara ezagutu, eta ekoizten dituzten produktuekin otordua egin ostean, Aiaraldeko kultur-sortzaileen emanaldietaz gozatzeko ekimena.
Kultur-Baserriko lehenengo jarduera honetan, Itxinapeko Okela ezagutuko dugu Orozkoko Albitzu auzoan, eta "Igor Arzuaga eta lagunak" izango dira, kortaren gerizpe gozagarrian, soinu banda jarriko diotenak egunari.
12:30ean: Ongi etorria eta mokadua
13:00etan: Bisita gidatua baserrian
14:30ean: Bazkaria (menu orojalea)
16:30ean: "Igor Arzuaga eta lagunak" musika emanaldia
Eguneko sarreraren prezioa (bisita, otordua eta kontzertua):
- Helduak: 16 euro
- Haurrak (12 urtetik beherakoak): 9 euro
Izen emateko azken eguna: Irailak 29