BASA ZIKLOAREN AMAIERA FESTA

Registrations are closed

BASA ZIKLOAREN AZKEN FESTA

Basa Zikloaren azken ekimena

 FESTA 

·

🗓️ Data / Ordua:

Ekainak 25, eguena / 19:00

 📍 Lekua:
Faktoria, Laudio


🎫 Sarrerak

Bazkideek 8€ / Ez-bazkideek 10€
Langabetu eta ikasleek 6€

Info+ 


EGITARAUA

19:00 Mikel Ayllon bekadunaren 'Kasete' sorkuntzaren nondik norakoak partekatuko ditugu. 

Kasete soinu-instalazio minimo eta hauskor bat da. Walkman bat bitrina baten gainean. Kanpoan oraindik, museoratu gabe, desagerpenaren atarian itxaroten ari denaren antzera. Entzungailuak jartzean, zerbait aktibatuko da: osatu gabeko elkarrizketak, memoriak erdizka gogoratzen dituen kantak, dagoeneko inorenak ez diren ahotsak. 

Entzunaldia intimoa eta bakarkakoa da, baina kasetearen partikula magnetikoetan harrapatutako mamua kolektiboa da. Gelditu, aurikularrak jantzi eta entzungo duen gorputz bakoitzean osatuko da. Kasetek izan ginenaren oihartzuna eskaintzen du, oraindik joan ez den guztiaren itzala. Gurekin geratu nahi duen guztiaren arrastoa.

Walkmana geldirik dago. Ingurutik ibiltzen ikusiko zaitu. Eta une batez haren ondoan gelditzera gonbidatuko zaitu. Aurikularrak jantzi eta inguruan dituzun mamuei entzuteko prest zaude?


Ondoren Basa bertso saioa eta dastaketa

Amaitzeko BERTSO SAIOA Miren Amuriza eta Uxue Alberdiren eskutik. Gai jartzailea: Izar Mendiguren. Basa Zikloan Kulturgintza bizigarriago baterako izandako ikerketaren berri emango dugu eta bertsoen bitartez, hiru hilabeteetan zehar modu kolektiboan izandako hausnarketak partekatzeko une berezi bat sortuko dugu.


INFORMAZIO GEHIAGO

Aurten Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Kultura ildoak BASA ZIKLOA aurkezten du lehen aldiz. Udaberrian zehar kulturgintzaren bizigarritzerako sortu duen ikerketa eta sorkuntza ziklo berria. Apiriletik ekainera gertatuko den zikloa.

Badira jakintzak, hitzetatik harago doazenak, gorputzean agertzen direnak.

Paisaiak iradokitzen dituenak.

Euskararen magalean sortzen direnak.

Ziklo artistiko honek hiru hari horiek gurutzatzen ditu: natura, euskara eta gorputzak. 


☎️ HARREMANETARAKO

Bestelako informazio edo zalantzetarako (Ixi): 633 517 383


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


DATOZEN GERTAKIZUNAK:


Upcoming Events
Date & Time
osteguna
2026(e)ko ekainaren 25(a)
19:00 21:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.