BASA ZIKLOAREN AMAIERA FESTA
Registrations are closed
BASA ZIKLOAREN AZKEN FESTA
Basa Zikloaren azken ekimena
FESTA
·
🗓️ Data / Ordua:
Ekainak 25, eguena / 19:00
📍 Lekua:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
Bazkideek 8€ / Ez-bazkideek 10€
Langabetu eta ikasleek 6€
Info+
EGITARAUA
19:00 Mikel Ayllon bekadunaren 'Kasete' sorkuntzaren nondik norakoak partekatuko ditugu.
Kasete soinu-instalazio minimo eta hauskor bat da. Walkman bat bitrina baten gainean. Kanpoan oraindik, museoratu gabe, desagerpenaren atarian itxaroten ari denaren antzera. Entzungailuak jartzean, zerbait aktibatuko da: osatu gabeko elkarrizketak, memoriak erdizka gogoratzen dituen kantak, dagoeneko inorenak ez diren ahotsak.
Entzunaldia intimoa eta bakarkakoa da, baina kasetearen partikula magnetikoetan harrapatutako mamua kolektiboa da. Gelditu, aurikularrak jantzi eta entzungo duen gorputz bakoitzean osatuko da. Kasetek izan ginenaren oihartzuna eskaintzen du, oraindik joan ez den guztiaren itzala. Gurekin geratu nahi duen guztiaren arrastoa.
Walkmana geldirik dago. Ingurutik ibiltzen ikusiko zaitu. Eta une batez haren ondoan gelditzera gonbidatuko zaitu. Aurikularrak jantzi eta inguruan dituzun mamuei entzuteko prest zaude?
Ondoren Basa bertso saioa eta dastaketa
Amaitzeko BERTSO SAIOA Miren Amuriza eta Uxue Alberdiren eskutik. Gai jartzailea: Izar Mendiguren. Basa Zikloan Kulturgintza bizigarriago baterako izandako ikerketaren berri emango dugu eta bertsoen bitartez, hiru hilabeteetan zehar modu kolektiboan izandako hausnarketak partekatzeko une berezi bat sortuko dugu.
INFORMAZIO GEHIAGO
Aurten Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Kultura ildoak BASA ZIKLOA aurkezten du lehen aldiz. Udaberrian zehar kulturgintzaren bizigarritzerako sortu duen ikerketa eta sorkuntza ziklo berria. Apiriletik ekainera gertatuko den zikloa.
Badira jakintzak, hitzetatik harago doazenak, gorputzean agertzen direnak.
Paisaiak iradokitzen dituenak.
Euskararen magalean sortzen direnak.
Ziklo artistiko honek hiru hari horiek gurutzatzen ditu: natura, euskara eta gorputzak.
☎️ HARREMANETARAKO
Bestelako informazio edo zalantzetarako (Ixi): 633 517 383
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..