ATELIERRAK: MARGO ESKOLA (GURENE GRANDE)
HELDUEN ATELIERRAK:
MARGO ESKOLA
Gurene Granderen eskutik, sorkuntzan eta margoan murgiltzeko aukera izango dugu,
esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko. Irudimena eta sormena ardatz izanik,
norbanako zein taldearen alderdi sortzailea indartzea eta ahalduntzea bilatuko dugu.
Arreta prozesuan jarriko dugu, emaitzan baino.
ATELIERREN FAKTORIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 5etik ekainaren 15ra
18:30 - 20:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Prezioa (hilabeteko)
· Bazkideek 35€ / Ez-bazkideek 40€
· Hilero kobratuko da atelierra (ez da saioka kobratuko).
· Prezioaren barnean dago materiala.
INFORMAZIO GEHIAGO
Adina
18 urtetik gorakoentzat
Irakaslea
Gurene Grande
Zalantzak argitzeko
Telefonoa: 693 85 53 12 (Aritz)
Hasiera eta bukaera datak
Urriaren 5etik ekainaren 14ra
Prezioa hilabeteko
Bazkideek 35€
Ez-bazkideek 40€

IZEN EMATE OHARRAK
Izen-ematea
Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea (Informazio guztia www.faktoria.eus
webgunean dago). Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.
Partaide muga
Izen ematea toki kopurua baino gehiago bada, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (plaza konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
Ikasturte osoa
Saioak urritik ekainera izango dira, eta eskola egutegiaren arabera antolatuko ditugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
Izen-ematea bertan behera uztea
Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi duenak, Faktoriako Atelierren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio hilabete bateko epearekin. Hala, izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean utziko da bertan behera.
Prezioa
· Prezioa ikasturte guztikoa da, ez da saioka kobratuko.
· Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da.
· Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.
· Egoera zaurgarrien aurrean jarri gurekin harremanetan
(faktoria@aiaraldea.eus edo 693 855 312 telefono bidez) eta faktoriak ekarpenak egiteko bestelako aukerak eskainiko ditu.
Taldea osatzeko partaide kopurua
Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
Zalantzak argitzeko jarri gurekin harremanetan:
faktoria@aiaraldea.eus-en bidez edo 693 855 312 telefonora deituta.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..