ATELIERRAK: EUSKARA SALTSAN
HELDUEN ATELIERRAK:
EUSKARA SALTSAN (NAROA SALAZAR)
Euskararen saltsa ezagutu nahi? Hutsetik abiatuko den euskara taldea izango da EUSKARA SALTSAN; modu ludiko batean euskararen oinarrizko komunikaziorako baliabideak eskaintzea xede izango duena, euskararen saltsara gerturatzea alegia. Hala, astero ordubetez, oso oinarrizko esaldiak barneratu eta praktikan jarriko dituzte partaideek, giro eta gune informalean.
Bi talde sustatuko dira: hutsetik abiatzen direnak (hastapen maila), eta bat-bateko taldea (euskararen oinarrizko ezagutza dutenak).
ATELIERREN FAKTORIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 6tik maiatzaren 26ra
10:00-11:00 (Hastapen taldea)
11:00-12:00 (Bat-bateko taldea)
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Prezioa (Doan)
·Faktoriak euskararen arnasgune izateko erronkari erantzuteko sustatutako ekintza jarraia.
INFORMAZIO GEHIAGO
Adina
18 urtetik gorakoentzat
Irakaslea
Naroa Salazar
Zalantzak argitzeko
Telefonoa: 675707971 (Arabako bertsozale elkartea)
Hasiera eta bukaera datak
Urriaren 7tik maiatzaren 25ra
Prezioa hilabeteko
Doako ekintza
IZEN EMATE OHARRAK
Izen-ematea
Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea (Informazio guztia www.faktoria.eus
webgunean dago). Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.
Partaide muga
Izen ematea toki kopurua baino gehiago bada, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (plaza konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
Ikasturte osoa
Saioak urritik ekainera izango dira, eta eskola egutegiaren arabera antolatuko ditugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
Izen-ematea bertan behera uztea
Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi duenak, Faktoriako Atelierren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio hilabete bateko epearekin. Hala, izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean utziko da bertan behera.
Taldea osatzeko partaide kopurua
Taldea osatzeko 4 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
Zalantzak argitzeko jarri gurekin harremanetan:
faktoria@aiaraldea.eus-en bidez edo 693 855 312 telefonora deituta.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..