ANTZERKI ESKOLA 2024-2025

Sortu eta gozatu Ainhoa Artetxerekin!

Bidaltzailea 27,27 € to 36,36 €
  ×
Deskontu berezia (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat...)
30,00 € 27.27 EUR
Bazkide prezioa
35,00 € 31.82 EUR
Prezio orokorra
40,00 € 36.36 EUR

 AZALPENA

Berriro ere Faktoriako antzerki eta sormen talde amateurra antolatu dugu 2024-2025 ikasturteari begira. Ainhoa Artetxe zuzendariaren eskutik, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko; eta, agian, ikasturte bukaeran lana taularatzeko aukera izango dugu (taldeak erabakiko du). Edonola ere, zaintzan, prozesuan eta gozamenean oinarritutako taldea izango da.

"Ondo" ala "txarto" alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela esatera ausartzen da Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da; ea baimena ematen ote diogun gure buruari. Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; gauden pertsonen, nahi dugunaren edo gauden egoeraren arabera gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Eskola honetan, elkarren artean konektatuz eta plazera ardatz hartuta, bakoitzak ditugun espresio ezberdinak aztertzeko aukera izango dugu.

Alde batetik, gorputz adierazpena, kontzentrazioa, instintua eta irudimena lantzeko antzerki ariketa ezberdinak egingo ditugu.

Bestetik, nortasun sortzailea garatzeko eta inprobisatzeko gaitasuna lantzeko, eszenak sortuko dira, sorkuntza eszenikorako askatasun eremua aurkitzeko asmoz. 

ZUZENDARIA

 

Ainhoa Artetxe

Ainhoak Arte Dramatikoa  ikasi zuen Estudio Corazzan, 2012-2017 bitartean. Zuzendaritza, gidoigintzan eta clownean ere formakuntza du.

 LANAK

INFORMAZIO+

INFORMAZIO INTERESGARRIA

Ainhoa Artetxez gain, bestelako antzerki irakasle gonbidatuak izango ditugu urtean zehar: Graziela Doniz, Nagore Cenizo, Eva Laorden, Miren Gaztañaga... Horrela, antzerki diziplina ezberdinetan murgiltzeko zein euskal eszenako sortzaile erreferentzial ezberdinekin murgiltzeko aukera izango dugu. 

Horretaz gain, urtean birritan antzerki tailer intentsiboak egingo dira (2 egunekoak): sormen eskolaz aparteko proposamen bat izango da.

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Asteartero, 19:00- 21:00.

Urriaren 1etik ekainaren 17ra. 


Matrikulazioa

Plazaren erreserba egiteko, hilabete bateko kuota ordaindu beharko da, izen ematearekiko konpromisoa bermatzeko.


Prezioa eta deskontuak

  • Prezio orokorra: 40€/ hilabete.

  • Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 35€/hilabete.

  • Deskontu berezia (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat...): 30€/ hilabete.


Norentzat

+ 18-99 urte


Oharrak

*  Toki kopurua: 15-20. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (urriaren 1etik ekainaren 17ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke.  Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
****` Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko. 
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

kultura@aiaraldea.eus

633 51 73 83 (Nerea)

Date & Time
asteartea
2024(e)ko urriaren 1(a)
16:00 18:00 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.