AHZ: 'Meteo'+ 'Belarriprest'

Azaroak 5

Registrations are closed

'METEO' · Miren Narbaiza eta Itziar Garaluce
+ 'BELARRIPREST' · 
Amaia Bono

Musika | Arte Bisualak | Antzerkia | Performantzea


Batetik, Miren Narbaizaren eta Itziar Garaluceren eskutik: eguraldiaren eta klimatologiaren gaineko hausnarketa bat, musikaren eta arte bisualen bidez. 

Bestetik, Amaia Bono aktoreak "Belarriprest. Nire lehen sortzelan euskaraz" taularatuko du. 

  • Ateak ireki: 17:45ean.

  • Hasiera ordua: 18:00etan.

ARTE HARTZE ZIKLOA (A5) ARTISTAK

Miren Narbaiza

@micenaiz

Musikaria eta abeslaria, diskografia oparoduna. Azken urteotan bakarkako egitasmoagatik da ezagunago, Mice ezizenez.

Zuzeneko giro soinuez eta inprobisazioez arduratuko da Meteo ikuskizunean, gitarra elektrikoarekin eta ahotsarekin.

Itziar Garaluce

@igaraluce

Artista bisual multidiziplinarra, animazio esperimentala eta zuzeneko bisualak dira bere espezialidadea.

Irudiaz eta proiekzioez arduratuko da taula gainean, soinuei kolore eta formekin lagunduz, zortzi metroko oihal gainean.

Meteo info +

Amaia Bono
@bonoamaia

Antzezelea eta performerra. Arte eszenikoen bidez eraldaketa sozialerako proiektuak gidatu ditu eta gaur egun antzerki lengoaia berrien bilaketan dabil murgilduta.  

Belarriprest trailerra

ARTE HARTZE ZIKLOA

Sormena, hostoz hosto.
Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak.

Guztira, sei emanaldi: bakoitzean ikuskizun bi baino gehiago + artistekin solasaldiak.

Bonoa 35€   |   Emanaldiak


SARRERAK ESKURATZEKO ARGIBIDEAK
  • Erosketa erregistratzeko, sarreren kopuru minimo bat zehaztu behar da. Unitaterik ez badago (0), ezin izango duzu prozeduran aurrera egin. 
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren bazkidea bazara, %15eko deskontua duzu. Horretarako, lehendabizi webgunean erregistratu behar zara zure datuekin.

Arte Hartu nahi?

Zikloan zehar laguntzeko hainbat modu daude: sarreran, barran, kartelak pegatzen...

Laguntza behar duzu?


Nerea Iglesias Lili

Kultur arduraduna 
KULTURA@AIARALDEA.EUS
633 51  73 83
Kultur bonoa eskuratzeko arazoak baldin badituzu, harremanetan jarri eta lagunduko dizut :-)
Date & Time
igandea
2023(e)ko azaroaren 5(a)
18:00 20:00 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.