AHZ: 'eMcumeak'+ Ziklo Amaiera

Urriak 15

Registrations are closed

'eMcumeak'
Zelako Kultur Ideiak 



Emakume sortzaileen 'mcdonalizazioa' agerian uzten duen satira musikala. Aktoreak: Itxaso Paya eta Maria Rivero. Zuzendaria: Olatz Beobide

  • Ateak ireki: 17:45ean.

  • Hasiera ordua: 18:00etan.

Getxoko Juana Bizkarra egonaldi artistikoaren hirugarren edizioan hautatutako proiektua da eMcumeak eta euskal emakume sortzaileen egoera taularatzea du helburu, baita kultur sektoreko androzentrismoa agerian jarri ere.

Iraganeko zein orainaldiko euskal emakume sortzaileen izenak eta izanak mahai gainean jarriko ditu antzezlanak, umore eta hitz-joko bitartez, gastronomiari lotutako jolasak bitartean. Antzezleak taulara igo orduko, publikoa janari lasterreko jatetxe famatu baten atmosferan murgilduko da, on egin!

ARTE HARTZE ZIKLOA

Sormena, hostoz hosto.
Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak.

Guztira, sei emanaldi: bakoitzean ikuskizun bi baino gehiago + artistekin solasaldiak.

Bonoa 35€   |   Emanaldiak


SARRERAK ESKURATZEKO ARGIBIDEAK
  • Erosketa erregistratzeko, sarreren kopuru minimo bat zehaztu behar da. Unitaterik ez badago (0), ezin izango duzu prozeduran aurrera egin. 
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren bazkidea bazara, %15eko deskontua duzu. Horretarako, lehendabizi webgunean erregistratu behar zara zure datuekin.

 Arte Hartu nahi?

Zikloan zehar laguntzeko hainbat modu daude: sarreran, barran, kartelak pegatzen...

Laguntza behar duzu?


Nerea Iglesias Lili

Kultur arduraduna 
KULTURA@AIARALDEA.EUS
633 51  73 83
Kultur bonoa eskuratzeko arazoak baldin badituzu, harremanetan jarri eta lagunduko dizut :-)
Date & Time
igandea
2023(e)ko abenduaren 17(a)
18:00 20:00 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.