AHZ: 'Artxibo biluzia'+ 'Panpin hautsien dantza' + 'Forever'

Urriak 15

Registrations are closed

'ARTXIBO BILUZIA' · Metrokoadroka
'PANPINA HAUTSIEN DANTZA' · Hatxe
'FOREVER' · Maite Aizpurua
Musika | Antzerkia | Sortze prozesuan


Antzerkia izango da egun honetako plater nagusia. Metrokoadroka sormen laborategiaren antzezlan berriena ikusteko parada edukiko dugu, antzezlanaren sortze prozesuaren azken fasean. 

Antzelanaren aurretik, Idoia Hernandez 'Hatxe' musikariak piano kontzertu berezi bat eskainiko digu, emakumeengan ezarritako etiketak berrinterpretatzeko proposamen musikala.

Tartean, Kultur Faktoriaren sormen beka bat jaso duen 'Forever' antzezlanaren testu zati bat irakurriko du Maite Aizpuruak. Dramaturgia testuaren sortze prozesuaren hasiera fasean dago proiektu hau.

Beraz, publikoaren erantzunak eta ikuskizunen ondorengo solasaldi irekiak balio berezia izango du artistentzat. 

  • Ateak ireki: 17:45ean.

  • Hasiera ordua: 18:00etan.

ARTE HARTZE ZIKLOA (A19) ARTISTAK

Metro-
koadroka

@metrokoadroka

Hainbat arte diziplinatan aritzen diren hamaika lagunek osatzen dute sormen laborategia.

Artxibo Biluzia obrarako, Intza Alkain eta Javier Barandiaran aktoreak ariko dira, Marina Suarez eta Oier Guillanen zuzendaritzapean.

Sinopsia

Idoia Hernandez

@hatxe_

Mikelazulon kultur programatzaile hasieran, gero sortzaile, musikari ibilbidean Hatxe ezizena darabil.

Panpina Hautsien Dantza bere proiektu berriena da, Jurdana Otxoa, Peru Galbete eta Irati Agirrerekin landua: "Feminitateari lotutako hitzek historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura dutenekin bete". 

 Mukuru.eus

Maite Aizpurua 

Kultur Faktoriak aurten eman dituen lau sormen bekatik bat bere proiektuak jaso du.

Intza Alkain aktorearekin eta Mejillon Tigre kolektiboarekin dramaturgia testu bat sortzen ari dira: "Laguntasuna gaitzat hartuta, heteroarautik kanpo gure bizitzak bizitzen saiatzen garenon arazoak, frakasoak, kezkak nola planteatu. Nola sortu sareak".

Sormen bekak

ARTE HARTZE ZIKLOA

Sormena, hostoz hosto.
Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak.

Guztira, sei emanaldi: bakoitzean ikuskizun bi baino gehiago + artistekin solasaldiak.

Bonoa 35€   |   Emanaldiak


SARRERAK ESKURATZEKO ARGIBIDEAK
  • Erosketa erregistratzeko, sarreren kopuru minimo bat zehaztu behar da. Unitaterik ez badago (0), ezin izango duzu prozeduran aurrera egin. 
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren bazkidea bazara, %15eko deskontua duzu. Horretarako, lehendabizi webgunean erregistratu behar zara zure datuekin.

 Arte Hartu nahi?

Zikloan zehar laguntzeko hainbat modu daude: sarreran, barran, kartelak pegatzen...

Laguntza behar duzu?


Nerea Iglesias Lili

Kultur arduraduna 
KULTURA@AIARALDEA.EUS
633 51  73 83
Kultur bonoa eskuratzeko arazoak baldin badituzu, harremanetan jarri eta lagunduko dizut :-)
Date & Time
igandea
2023(e)ko azaroaren 19(a)
18:00 20:00 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.