0-3 urte bitarteko haurrentzako mugimendu autonomorako eta jolaserako espazioa. Familiarekin lagunduta, profesional baten laguntzaz, haurraren autonomia eta psikomotrizitatea landuko dira, mugimendu librean oinarriturik.
Behaketa talde bat da eta astean behin familiekin bilduko da profesionala behaketa horretaz hitz egiteko.
Goizeko taldea, finkoa da eta egunerkotasun baten barruan etorriko dira familiak. Astelehenetako saioak aldiz, frogatzeko eta esperientzia bizitzeko saioak dira, nahi beste astelehenetan etor daitekeelarik.
•ASTELEHENETAN, ASTEAZKENETAN ETA OSTIRALETAN 10:00-13:00: Behaketarako talde finkoa, haurrak familiako batekin lagunduak egongo dira.
PREZIOA:
BAZKIDEEK:
3 egun: 20 € / haurra
15 egun: 80€ / haurra
EZ- BAZKIDEEK:
3 egun: 25 € / haurra
15 egun: 90€ / haurra
•ASTELEHENETAN 17:00-20:00: Familian zure haurrarekin gozatzeko espazio zaindua.