18 emakume sortzaile bilduko ditu Dinaguren 'Normadak gaitun' azoka ibiltariak Faktorian


18 emakume sortzaile bilduko ditu Dinaguren 'Normadak gaitun' azoka ibiltariak Faktorian
Atzo aurkeztu zuten Faktorian Dinaguren azoka. / Aiaraldea.eus

Atzo aurkeztu zuten Faktorian martxoaren 12an Dinagu Kolektiboak egingo duen azoka. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta bailarako zein Euskal Herriko 18 emakume sortzailek hartuko dute parte.

Martxoaren 12an egingo du Dinagu kolektiboak bere hurrengo azoka ibiltaria, Laudion, hain zuzen. Faktorian elkartuko dituzte Euskal Herriko emakume sortzaileak. Dinagu Kolektiboak Araban egiten duen lehen geldialdia izango da eskualdekoa.

"Martxoaren 12an badugu egun osorako zuentzako zita, Faktoriako espazio goxoan elkartuko gara emakume sortzaileok. Beheko plazan batzuk eta goikoan beste batzuk, zirkuitu polita osatua izango da Euskal Herriko bitxigintza, moda, ilustrazio, zeramika, kosmetika eta osagarri ezberdinen eskaintza alternatiboa zuek ikusi, ukitu, probatu eta erosi ahal izateko", zehaztu dute sare sozialetan. 

"Zirkuitu polita osatuko dugu Euskal Herriko bitxigintza, moda, ilustrazio, zeramika, kosmetika eta osagarri ezberdinen eskaintza alternatiboa zuek ikusi, ukitu, probatu eta erosi ahal izateko"

11:00etan irekiko dituzte ateak, eta 18:30ak arte luzatuko da azoka. Hala, 18 postu eta artista ezagutzeko aukera egongo da, egun osoan zehar. 

  • Amlu
  • Darama bitxiak
  • Eskune
  • Kuttun Art
  • Marrabila
  • Malen Amenabar
  • Berexi Art
  • Lamia biokosmetika
  • Biko
  • Laino danen gainteik
  • Biziki
  • Ehule
  • Kaori Faktoria
  • Kool
  • Hartara
  • Kiribil zeramika
  • Tanta Ateliar
  • Sorpresa opariak

Izen-emate epea zabaldu zuten otsailaren hasieran, eta zehaztu dituzte dagoeneko nortzuk izango diren partaideak. Jasotako proposamenak aztertuta egin dute zerrenda, Euskal Herriko eta tokiko emakume sortzaileak aniztasunaren arabera hautatuta.

21:00etan, baina, Maite Larburu musikariak kontzertua eskainiko du. Musika emanaldirako sarrerek 12€ balioko dute, 10€ bazkideentzat.  Ekonomatuak, bestalde, jantoki zerbitzua prestatuko du eguerdian eta iluntzean, produktu ekologikoen mokadu eskaintza, hain zuzen. 


Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia: itsaso bete istorio Faktoriako portuan