HILABETE HONETAN...
FAKTORIAKO ALBISTEAK
#FamilienKabia
HAURDUNALDI SORTZAILERAKO IKASTARO PRAKTIKOA
Oihane Marcos Gallego "Marratik at" sortzaile eta arte terapia formatzailearekin haurdun daudenentzako ikastaro praktiko bat eskainiko dugu.
Zer da?
Emakumeon haurdunaldiak dakarren garai berri honetan sortutako emozioak azaleratzeko eta ulertzen eta izena jartzen laguntzeko espazioa da. Gure gorputza kanpotik eraldatu egiten da, eta gure barruko kimikak eztanda txikiak eragiten dizkigu, ondoren datorrenerako prestatuz.
Nola?
Taldean elkarbanatuz; emozioak gorpuztuz: hitza, ahotsa, kolorea, gorputza, ixiltasuna arteterapian oinarritutako dinamikez lagunduta, emozio berri horiek entzungo ditugu eta kontatzen digutena gorpuztu; eta, epaiketarik gabeko espazio askea sortuz.
Noiz eta non?
Otsailetik apirilera, 10:30-12:30, Faktorian.
AIARALDEA PALESTINA
KAMISETAK
Aiaraldea Palestina kamisetak Faktorian eta gure webgunean dagoeneko salgai.
Torontile eta Olaia Benitoren laminak ere topatuko dituzue bertan.
Eta gogoratu, produktu hauekin ateratako diru guztia Palestinara bidaliko dugu.Erosi zurea
SUBETE
Etxera eramateko plater agroekologikoen zerbitzua
Erabiltzaile gehiagoren bila gabiltza!
Denbora aurreztu baserriek bizitza irabazteko.
Garaian garaikoa | Agroekologikoa | Tokikoa | Maitasunez kozinatua
Eman izena hemen!
HURRENGO EGUNETAN FAKTORIAN
BAKA(I)RRIZKETA PROBALEKUA
LIDE ARREGI, GAIZKA SARASUA ETA BEÑAT ITURBErekin
URTARRILAK 15, eguena · 19:00
Barre egin eta bakarrizketalarien lanak ikusteko aukera paregabea!
Gainera, Julen Pagazaurtunduak Laudioarrak aurkeztutako saioa izango da.
Izen-ematea
OSPAKIZUN EGONALDIA
MARRATIK AT
URTARRILAK 22, eguena · 17:00
Faktoriako euskararen erabileraren inguruko ilustrazioen aurkezpena egingo digu Oihane "Marratik at" sortzaileak.
Izen-ematea
SUPITUKI
URTARRILAK 23, barikua · 20:00
Gidoirik gabeko antzerki saio inprobisatua ikusteko aukera izango dugu Faktorian! Publikoaren ideietatik abiatuta oholtza gainean inoiz egin ez den antzezlana ikusiko dugu.
Izen-ematea
OINARRIZKO ELEKTRIZITATE ATELIERRA
URTARRILAK 24, zapatua · 11:00
Unai Isasik etxean suertatu ahal zaizkigun elektrizitate konponketak ikasteko saioa eskeiniko digu: entxufeak konpondu, argi instalazioa nola egin, kuadro elektrikoak zelan funtzionatzen duen ikasi...
Izen-ematea
ORDUTEGIA
eta
IKASTURTE EGUTEGIA
Astelehenetik barikura: 17.00-20.30
Zapatuetan: 10.30-14.00
Jarduerak dauden egunetan ere FAKTORIA IREKITA egongo da.
ATELIERREN FAKTORIA
2025/2026 ikasturtean zehar martxan izango ditugun haur/familia, gazte eta helduentzako ikastaro eskaintza: