750
metro karratu
501
bazkide
111
boluntario
11
gauzatzeko amets
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera: 17:00 - 20:30 /Larunbatetan: 11:00 -14:00 /Jarduerak dauden egunetan ere FAKTORIA IREKITA egongo da.
Itxiera egunak: Martxoak 8./Martxoak 28tik-Apirilak 1era arte.
HURRENGO JARDUERAK
Barikuak plaza egunak!
Espazioa, kantina eta sukaldea, 17.00etatik 22.00etara irekita!
17.00-19.30 bitartean: Ludoteka.
19.30etatik aurrera: Kultur-entsegu irekiak, musika, dastaketak, tailerrak, gau magikoak... komunitatean elkartuta gozatzeko aterpe bikaina!
Gorde zure agendan, eta etorri barikuetan Faktoriara!!!
Ekintzaren bat antolatzeko interesa duzu? Idatzi kultura@aiaraldea.eus helbide elektronikora.
EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA AIARALDEAN
FORMAKUNTZA ZIKLOA
Maiatzak 3, 17.00-20.00
Ekonomia soziala eraldatzailea Aiaraldean sustatzeko formakuntza eta topaketa zikloa antolatu dugu Olatukoopekin batera.
Apiriletik ekainera arte, lau ostiraletan formakuntza saioak eskainiko ditugu arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara Faktorian.
Olatukoopeko kideen jakintza lagun, gure eskualdean ekonomia soziala eraldaketa perspektiba batetatik lantzeko lanabesak jasoko ditugu. Saioak irekiak eta doakoak izango dira.
AIARALDEKO MENDIAK BIZIRIK
BERBALDIA
Maiatzak 3, 18.00
Berbaldi honetan zehar,
Aiaraldeko Mendiak Bizirik
plataforma ezagutzeko aukera izango dugu. Horretan, Aiaraldeko eta Euskal Herri osoko mendian jasaten ari dituzten arriskuen inguruan gure ezagutza areagotuko dugu: zentral eolikoak, antenak, tentsio altuko lineak....
IGOR ARZUAGA BANDAREKIN
KONTZERTUA
Maiatzak 10, 20.00
Badira hogei urte Arzuagak bere “Argi izpi bat” diskarekin eszenara salto egin zuenetik, eta indarberrituta datorkigu esperientzia guzti honi egiteko birpasa.
ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATEAK AIARALDEAN TOPAKETA
TOPAKETA
Maiatzak 11, 10.00
Energiaren auzia gero eta determinanteagoa den garai hauetan, herritarren burujabetza, antolaketa eta ahalduntzerako lanabes ezin eraginkorragoa dira energia berriztagarrien komunitateak.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, Goiener Kooperatibarekin batera, Aiaraldean sortzen ari diren eta sortu nahi diren energia berriztagarrien komunitateentzako topaketa eguna antolatu dugu maiatzaren 11an, zapatua.
Gure lurraldearen burujabetzaren eta autoeraketaren bidean gakoa den energiaren sorkuntza eta kudeaketa izango ditugu hizpide topaketa honetan, elkarrengandik ikasi, hausnartu eta laguntzeko, Aiaraldeko energia komunitate askotarikoa ipar dugula.!
IHES GELA
Gazte-gazteak
Maiatzak 11, 18.00
2009-2013 bitartean jaiotakoentzat taldean egiteko scape rroma. Gai izango zarete ezarritako denboran misterioa ebazteko? Animatu eta parte hartu!
IKASTARO ETA MATRIKULAZIOAK
2023-24 HAURRENTZAKO ATELIERRAK
ASTELEHENETAN
17:15-18:30
ESKULANAK FAMILIAN
Familian burutuko den atelierra izango da. Bertan arte plastikoak ardatz hartuta, elkarrekin sortzeko espazio bat garatuko dugu.
Marrazketa, bustingintza, kale artea, serigrafia, eskulanak... elkarrekin egingo ditugu!
Informazioa eta izen ematea
2023-24 HELDUENTZAKO ATELIERRAK
MARTITZENETAN
19.00-21.00
ANTZERKI ESKOLA
[Urriak 3- Ekainak 18]
Faktoriako antzerki talde amateurra sortzeko eskola antolatu dugu aurten. Ainhoa Artetxe zuzendariaren eskutik, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatu, sortu eta gozatu; eta agian, ikasturte bukaeran lana taularatzeko aukera izango dugu. Edonola ere, zaintzan, prozesuan eta gozamenean oinarritutako taldea izango da.
EGUAZTENETAN
19:00-20:30
YOGA ESKOLA HELDUENTZAT
Iaz irekitako bideari jarraituta, Yoga eskolan izena emateko aukera ere egongo da aurten Faktorian. Ordu eta erdiko saioak izango dira astean behin, eta nola ez, euskaraz garatuko dira
.