750

metro karratu

501

bazkide

111

boluntario

11

gauzatzeko amets

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 17:00 - 20:30 /Larunbatetan: 11:00 -14:00 /Jarduerak dauden egunetan ere FAKTORIA IREKITA egongo da.

Itxiera egunak: Martxoak 8./Martxoak 28tik-Apirilak 1era arte.  

F2030
Horrela deitu diogu proiektuaren ametsak lurreratzen lagunduko gaituen GOGOETA ESTRATEGIKO prozesuari.

"2030an zer izango gara?"

Geroa Argituz, Bagoaz

Info+

HURRENGO JARDUERAK 

Barikuak plaza egunak!

Espazioa, kantina eta sukaldea, 17.00etatik 22.00etara irekita! 

17.00-19.30 bitartean: Ludoteka. 

19.30etatik aurrera:   Kultur-entsegu irekiak, musika, dastaketak, tailerrak, gau magikoak... komunitatean elkartuta gozatzeko   aterpe bikaina! 

Gorde zure agendan, eta etorri barikuetan Faktoriara!!!

Ekintzaren bat antolatzeko interesa duzu? Idatzi kultura@aiaraldea.eus helbide elektronikora.

Ekonomia Sozial Eraldatzailea Aiaraldean

Ekonomia sozial eraldatzailea Aiaraldean sustatzeko formakuntza eta topaketa zikloa antolatu dugu Olatukoopekin batera.

Apiriletik ekainera arte, lau ostiraletan formakuntza saioak eskainiko ditugu arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Faktorian.

Olatukoopeko kideen jakintza lagun, gure eskualdean ekonomia soziala eraldaketa perspektiba batetatik lantzeko lanabesak jasoko ditugu. Saioak irekiak eta doakoak izango dira. Izen-emateko aukera webgune honetan  aurkituko duzue. 


BIONEUROEMOZIOAN MURGILDUZ

BERBALDIA

Apirilak 19, 20.00

Bioneuroemozioaren inguruko solasaldi honen bidez, teoria zein praktika hau ezagutuko dugu, nondik datorren (Enric Corberaren teoria ezagutu), nola garatu den eta zertarako den erabilgarria. Era berean, Azibarrek, bere bizipen pertsonalak aintzat hartuta, bizitzeko modu bat izan daitekeela azalduko digu. Beraz, azalpen, kasu praktiko, bideo eta bestelako baliabideen bitartez ordu beteko bidaia egingo dugu, horrela bioneuroemozioari lotutako jakintza areagotuta. 
 

Izen ematea

BARRASKILOEN EGUNA

HAURRAK

Apirilak 20, 11.00

Ibilbide dinamizatua egingo dugu Larrañorajolas eta istorio ezberdinen bitartez haurrek eta beraien familiek naturaz gozatzeko aukera izango dute.

Ibilbidean zehar barraskiloen janaria jasoko dute haurrek eta behin Larrañora helduta barraskiloen etxeak topatu eta jaten emango diegu.

Eguna bukatzeko barraskiloen lerdenarekin esperimentatzeko probokazio bat sortuko dugu.


Izen ematea


SUBETEA PROIEKTUAREN ASKARI-AURKEZPENA

AURKEZPENA

Apirilak 25, eguena 19.00

Faktorian egingo dugun Subetea proiektuaren aurkezpen-askarira gonbidatu nahi zaitugu, etxera eramateko tuper agroekologikoen proiektuaren berri   eman, guzti honek duen zentzua aurrez-aurre azaltzeko eta proiektuaren ezaugarritzean sakontzeko.

Aurkezpen askari honetan noski, Subetearen oinarri izango diren mokadutxoak dastatzeko aukera izango dugu, Faktoriako lantaldera batu berri zaigun Maitane Cabeza sukaldari agroekologikoaren eskutik. .

Jarduera doakoa eta irekia.  

Izen ematea


IHES GELA

Gazte-gazteak

Maiatzak 11, 18.00

2009-2013 bitartean jaiotakoentzat taldean egiteko scape rroma. Gai izango zarete ezarritako denboran misterioa ebazteko? Animatu eta parte hartu!

.


Izen ematea

IKASTARO ETA MATRIKULAZIOAK

2023-24 HAURRENTZAKO ATELIERRAK

ASTELEHENETAN
17:15-18:30
ESKULANAK FAMILIAN

Familian burutuko den atelierra izango da. Bertan arte plastikoak ardatz hartuta, elkarrekin sortzeko espazio bat garatuko dugu.
Marrazketa, bustingintza, kale artea, serigrafia, eskulanak... elkarrekin egingo ditugu!

Informazioa eta izen ematea
EGUENETAN
17:15-18:30
NATUR ATELIERRA

Gure lurra aztertu eta bertatik atera daitekeenarekin jakiak egiten ikasiko dugu. Produktore ezberdinek bisitatuko gaituzte, egiten dutena eta saltzen dutena erakusteko. Gero haurrek produktu horiek sukaldatuko dituzte.

Elikadura burujabetza oinarri hartuta garaian garaiko produktuak sukaldatuko dituzte.

Lurrak gainera, sendatzeko landareak ere eskaintzen dizkigu eta hauek ezagutuko ditugu eta krema zein infusio bilakatuko ditugu. 

Informazioa eta izen ematea

2023-24 HELDUENTZAKO ATELIERRAK

MARTITZENETAN
19.00-21.00
ANTZERKI ESKOLA

[Urriak 3- Ekainak 18]


Faktoriako antzerki talde amateurra sortzeko eskola antolatu dugu aurten. Ainhoa Artetxe zuzendariaren eskutik, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatu, sortu eta gozatu; eta agian, ikasturte bukaeran lana taularatzeko aukera izango dugu. Edonola ere, zaintzan, prozesuan eta gozamenean oinarritutako taldea izango da.
EGUAZTENETAN
19:00-20:30
YOGA ESKOLA HELDUENTZAT

Iaz irekitako bideari jarraituta, Yoga eskolan izena emateko aukera ere egongo da aurten Faktorian. Ordu eta erdiko saioak izango dira astean behin, eta nola ez, euskaraz garatuko dira .

Eman ezazu izena

SARE HAUEN PARTE ERE BAGARA