IVANKA antzezlana eta solasaldia

Registrations are closed
IVANKA, antzezlana eta solasaldia. Ekainak 05, domeka 19:30ean.


Ivanka gurera heldu den ekialdeko immigrante txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…

“Herritik alde egin behar izan nuen, beste askok eta askok bezala. Gure ekialde txirotik zuen mendebalde aberatsera etorri nintzen. Atzean uzteko ezin konta ahala miseria. Aurretik edukitzeko hamaika amets koloretako. Lortu nuen etxe handi batean bizitzea eta egongelako besaulkitik itsasoa entzutea. Baina ez dakit zoriontsua izaten asmatu nuen.

Orain periodikoak leitzen ditut aurretik atzera eta atzetik aurrera, nire izenaren bila. Eta galdera bat dut buruan, gau eta egun, buelta-bueltaka: zenbat aldiz apur daiteke hezur bat? Eta bihotz bat?”.

Lan honek Poltsiko Sorkuntza Saria irabazi du eta 2022ko Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatu berri da.

Fitxa artistikoa

Ivanka: Irati Agirreazkuenaga

Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon

Musika eta soinu-giroa: Igor Arzuaga

Ekoizpena eta banaketa: Piszifaktoria Ideien Laborategia

Argazkiak: Iñaki Rubio


Date & Time
igandea
2022(e)ko ekainaren 5(a)
19:30 21:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.