GALBAHE KONTZERTUA
GALBAHE KONTZERTUA
Basa Zikloaren ekitaldia
KONTZERTUA
·
🗓️ Data / Ordua:
Maiatzak 10, domeka / 19:00
📍 Lekua:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
Bazkideek 10€ / Ez-bazkideek 13€
INFORMAZIO GEHIAGO
Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuko kantak oholtza gainera eramateko sortutako taldea da. Poemak musikatu dituzte, errezitaldi formatuan.
Rafa Ruedaren estudioan grabatu dute diskoa, su txikian, hiru hilabetez. Abenduaren 19an aurkeztu zuten jendaurrean Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko izeneko estreinako diskoa Hori Bai gaztetxean, Larrabetzuko gaztetxearen 60. Urteurreneko programazioaren baitan.
Bidea ez dute bakarrik egin; izan ere, Amets Aranguren, Gorka Urbizu, Maia Iribarne eta Gaizka Sarasola artisten kolaborazioekin ondu dute diskoa.
Berba guztiak Galbahea poema liburukoak dira salbu eta Wafa kantakoak. Horren berbak Koldo Izagirrek sortu zituen (https://susa-literatura.eus/liburuak/poes4434).
Diskoa osorik entzuteko:
Taldearen weborria ( bertan, argazkiak ere badituzue): https://gotzonba.eus/galbahe
Badok.eus ataria: https://www.badok.eus/euskal-musika/galbahe
Tidal: https://tidal.com/album/476266760/u
Deezer: https://link.deezer.com/s/32kVhc0Ba6N5GQ5YvotHx
TALDEA OSATZEN DUTE
Lander Bilbao: Ahotsa, gitarra.
Mariana Blanco: Biolina.
Rafa Rueda: Baxua, gitarra, teklatuak.
Urdin Baraiazarra: Mandolina.
Uxue Garcia: Biolina.
Gotzon Barandiaran: Ahotsa.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia edo bestelako informazioa hemen (Ixi): 633 517 383
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..