ZERBITZU INTEGRALAK

KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK

KOMUNIKAZIOA : Komunikazio zerbitzu osoa eskaintzen dugu. Erakunde, elkarte, saltoki eta enpresentzako komunikazio estrategien plangintza eta garapena gauzatzen dugu, komunikazio arloan aholkularitza eskaintzea barne. Prentsa bulego lanak ere egiten ditugu, baita sare sozialetan eta Interneten komunikazio digitalerako estrategiak abiarazi zein elikatu ere. Ikus-entzunezko produkzioak eta streaming bidezko emanaldietaz ere arduratzen gara.

PUBLIZITATEA:  Marka sortzetik, berrasmatu eta hobetzera. Gure kanpainak publiko, garai kontsumo eta aisialdiko era berrietara bideratuta daude. Publizitate kanpainak sortzen ditugu kontsumitzaileei produktua edo produktuak hurbiltzeko. Komunikazio kanal klasikoak zein berriak baliatzen ditugu, bezeroak zabaldu nahi duen irudia era askotariko euskarrietan zabalduz eta komertzial lanak eginez. Publizitate zerbitzuaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen.

ITZULPEN ETA INTERPRETAZIOAK: Itzulpen, zuzenketa, interpretazio eta ikus-entzunezkoen itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure bezeroei sortzen zaizkien itzulpen-beharrei erantzunez. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez mota guztietako testuak itzultzen ditugu: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzakoak… betiere zerbitzuaren kalitatea bermatuz

DISEINUA:  Lehenbiziko begiradak asko erraztu dezake bidea, ez da hala? Eman urratsa zure komunikazioa erakargarriagoa izan dadin! Irudi korporatibo berria egiten lagunduko dizugu, edo orain daukazunari freskotasuna ematen. Ez izan zalantzarik: ospakizun baterako kartela, ekimen bati buruzko aldizkaria edo zure produktuak aurkezteko katalogoa nahi badituzu, kontsulta iezaguzu. Esperientzia zabala daukagu diseinuan, eta erredakzio lantalde profesionalak testuen kalitatea bermatzen du.

SARE SOZIALAK: Sare sozialak lagunekin, lankideekin eta familiarekin erlazionatzeko gehien erabiltzen diren kanaletako bat bihurtu dira. Enpresa asko sare sozialen bitartez komunikatzen dira bezeroekin eta bezero izan daitezkeenekin.

Komunikan, gure bezeroekin batera zehazten dugu erabiltzailearen arretarako eskuliburua, bezeroaren balio proposamenean eta urteetan eskuratutako gure esperientzia eta ezagutzetan oinarrituta. Gure bezeroen sare sozialak kudeatzen ditugu zerbitzu pertsonalizatua eskainiz, mezuak igortzeko eta jasotzeko lanak eginez eta bi noranzkoko komunikazio kanal zuzen bat ezarriz.

IKUS-ENTZUNEZKOAK: Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Irudiaren munduan bizi gara: bideoak, zuzeneko streamingak... egunero kontsumitzen ditugu, eta baliabide hobezinak dira erakunde, elkarte edota enpresen jarduna sozializatzeko.

Esperientzia zabala dugu ikus-entzunezkoetan, eta etengabeko berrikuntzan murgilduta gaude, unean uneko joerei heltzeko.


Komunikazio zerbitzuen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen.


ELIKADURA ETA BURUJABETZA

SUKALDEA/KANTINA:   Sukalde zerbitzua ere dago, sortzaileek behar dituzten otorduak prestatzeko, tokiko produktu ekologikoak baliatuta. Ikusi hemen.

EKONOMATUA: Goizez zein arratsaldez irekita dagoen tokiko produktu ekologikoen denda, sortzaileen unean uneko beharrizanak asetzeko balio duena. Sartu hemen.

HEZKUNTZA

HAURREN ZAINTZA ZERBITZUA: Kokoriko Hezkuntza Faktoriak, bere aldetik, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen du, arestian aipatutako azpiegitura guztia kanpoko beste baliabide batzuekin (txangoak, inguruko berdegune eta jolasguneetan egonaldiak, eta abar-) uztartuta. Modu horretan, sorkuntza prozesuak eta zaintza beharrak ahal bezain ondo uztartzea da helburua.