Faktoriak urtebete!
Faktoriaren ordutegia:
FAKTORIA IREKITA aurkituko duzu:
Astelehenetik barikura 11:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Zapatutan 10:00etatik 14:00etara
Jarduerak dauden egunetan ere FAKTORIA IREKITA egongo da.
HURRENGO JARDUERAK
Upcoming Events

Ekainak 29, eguaztena, 16:00etatik 20:00etara
Auzolanean eraiki dugu Faktorian eta auzolanean jarraituko dugu gu guztion espazio hobetzen eta ederragotzen! Erdu gurekin lan egitera, pintatu, lixatu, garbitu, zulatu, eraldatu… Lan txiki asko ditugu egiteko eta nola ez, musikaz eta janaz lagunduta egingo dugu! Oskorrik kantatzen zuen bezala “lana bihurtzen dugu, kantatzeko gaia”... Eman ezazu izena hemen!
ZERO KILOMETROKO ARKITEKTURA (bisita gidatua)
Ekainak 30, eguena, 17:30ean
Udako Euskal Unibertsitatearen Arkitektura sailak bisita gidatu batzuk antolatu ditu Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko azken edizioan saritutako eraikinak euren arkitekto/sortzaileen eskutik ezagutzera emateko. Horien artean behark-en Aiaraldeko Ekintzen Faktoria dago, “Barne diseinua eta jarduketa iragankorrak” ataleko sariduna.
Bisita bukatzean tokiko produktu ekologikoez osatutako mokadutxoa eskainiko da Faktorian.

UDALEKUAK, Ekainetik irailera. 09:00- 13:00
2010-2019 urte bitartean jaiotako haurrak. Astelehenetik ostiralera.
UDARI ONGI ETORRIA: ekainak 22-24
BASOAN JOLASEAN: ekainak 27- abuztuak 5 eta abuztuak 30 - irailak 2
Asteka izena- emateko aukera dago .
*Jantoki zerbitzua: haurra 15:00- 16:00 bitartean jasotzeko aukera, ekologikoak eta tokikoak diren produktuekin eginiko bazkaria.
Zalantzaren bat izanez gero, deitu edo idatzi 693 85 53 12 telefono zenbakira (Aritz)
Izena eman
KOKORIKO JARDUERAK - MATRIKULAZIOA ZABALIK

ATELIERRA: SUKALDARITZA- LEHEN HEZKUNTZA,
astelehenetan 17:30 - 18:30
7-12 urteko haurrak.
Egun bakoitzean gozatzeko modu ezberdin bat biziko dute haurrek. Gure ingurua ezagutzeko beste modu bat. Jakiak deskubritu eta gozatzeko aukera ezin hobea. Bertako zein munduko usain eta zaporeekin bidaiatuko dugu.
DATA: Apirilatik ekainera bitarteko ostegunak. Hasiera data apirilak 4.
IZEN EMATEA IREKITA.

BERTSO ESKOLAK FAKTORIAN. Urritik ekainera.
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriak elkarlanean bertso eskolak gure eskualdean biziberritzeko apustua egin dugu. Gazte eta helduen bertso eskola (15 urtetik aurrera) urriaren 6an -asteazkena- hasiko da, 19:30etatik 20:30etara. Bertso eskolak urritik ekainera izango dira astean behin (egunak partaideen arabera osatuko dira), Faktorian. Urteko kuota 50 eurokoa izango da Faktoriako bazkideentzat, eta 60 € ez-bazkideentzat. Izen-ematea ZABALIK!