BERTSO ESKOLAK FAKTORIAN

Registrations are closed

BERTSO ESKOLAK FAKTORIAN. Urritik ekainera.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriak elkarlanean bertso eskolak gure eskualdean biziberritzeko apustua egin dugu. 

Urte batzuk dira bertso-eskolen transmisioa etenda dagoela gurean, eta eskoletan lantzen den bertsolaritzaz gainera, ez dagoela bestelako aukerarik... Bertsolaritzaren bidez lantzen diren balioak, ahozkotasuna, hizkuntzarekiko maitasuna eta zaletasuna... Horiek guztiak berreskuratzea dugu xede proposamen berri honekin. 

Gazte eta helduen bertso eskola (15 urtetik aurrera) urriaren 6an -asteazkena- hasiko da, 19:30etatik 20:30etara. 

Haurren taldean parte hartzeko interesa izango bazenu, idatzi ezazu faktoria@aiaraldea.eus helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan.

NOIZ: Urritik ekainera, astean behin.

NON: Faktorian (Laudio)

URTEKO KUOTA: 50 €

Izena ematea ZABALIK! 

Ilusio berezia dugu erronka eder honekin, bertsolaritzaren transmisioari gure eskualdean bultzada berri bat emateko!

 
Date & Time
asteazkena
2021(e)ko urriaren 6(a)
Start - 21:00
astelehena
2022(e)ko ekainaren 27(a)
End - 20:30 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.